Dantza Plazan Atarian itxiko du aurtengo programazioa

19:30etatik 21:00ak arte, folklorearen eta herri-musikaren mundura gerturatzeko aukera izango dute herritarrek

Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan izango da ‘Dantza plazan’ programaren 2017ko azken saioa. Gasteizko Udalaren Folklore Akademiak urtero antolatzen duen programa bat da ‘Dantza plazan’. Denboraldi honetan, maiatzeko eta ekaineko ostiraletan izan dira saioak, Plaza Berrian, eta abuztuan, berriz, Aihotz plazan. Ostiralean bukatuko da zikloa, naturaren erdian, Salburuko parkean.

19:30ean hasi eta 21:00ak arte, dantzaren bitartez folklorearen eta herri-musikaren mundura gerturatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, horixe da ‘Dantza plazan’ zikloaren helburua: dantzaren zentzu ludikoa berreskuratzea, eta ikusle ez ezik parte-hartzaile izateko aukera eskaintzea ikusleei, dantza tradizionalak dantzatzeko aukera, eta saio kolektibo batez gozatzekoa, folklorea eta herri-musika Ataria bezalako leku atsegin batera egokituz.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *