Martxoak 8, manifestazioa

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, MMartugimendu Feministak manifestazioa antolatu du 20:00etan San Anton plazan. Manifestazioa Andra Mari Zuriaren plazan bukatu da.

Emakumeen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalbatzako talde politikoetako ordezkariek erakunde adierazpen adostu bat irakurriko dute 10:30etan. Arratsaldean, Mugimendu Feministak manifestazioa antolatu du 20:00etan San Anton plazan.

Horrez gain, bai Udalak zein Mugimendu Feministak ekintza anitzak antolatu dituzte hilabete osoan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. “Emakumeok jabe izan arte!” lemapean, Gasteizko Udalak kontzertuak, mahai inguruak eta hitzaldiak antolatu ditu. Euskal Herriko Mugimendu Feministak “Feministok prest! 11 eraso, 12 erantzun” lema aukeratu du eta Gasteizen laburmetraien proiekzioak, jardunaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.

4e8365d8e3c33e1799d552e8d69a01f5martxoak8-2016-hiriburuak-manifestazioak-kartelajpg

Emakume, bollo eta trans jaialdi ez mixtoa Gaztetxean

Aste Feministaren barruan, arratsalde osoan zehar emakume, bollo eta trans jaialdi ez mixtoa egongo da Gasteizko Gaztetxean. 19:00etan “Hirigintza, generoa eta beldurra” mahai inguruan Gasteizko puntu beltzen inguruko gogoeta egingo da. 21:00etan, afari autogestionatu musikatua eta, “Gaua geureganatu” sorpresaren ostean, jaia egongo da Peineta DJ’s-en eskutik.

12514075_1140414542635486_2751542399131100234_o

Martxoak 3ari omenaldia Errekaleorren

Herri Ekintzak antolatutako Herri Mugimenduaren Jardunaldiei amaiera emateko, omenaldi eguna izango da gaurkoa Errekaleorren. 12:00etan omenaldia izango. Arratsaldean Berriketan-en kontzertua egongo da (19:00etan) eta 22:00etatik aurrera Potato, Repercusión, Garraxika eta Triki & Traun arituko dira gaua girotzen.

IMG-20160304-WA0006

Actividades aniversario RASD

Continuando con la celebración del 40 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática, a partir de las 17:30 habrá una performance por el centro de la ciudad y a las 19:00, concentración por los presos políticos. La jornada terminará con una fiesta en el bar Lekunberri.

image