Featured Video Play Icon

Bizilagunak 2017

Azaroak 19an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban

Laugarren urtea da erreskadan Arabak bat egiten duena “Bizilagunak, aldameneko familia” ekimenarekin. Gasteizek eta Aiara, Kanpezu eta Arabako Lautadako kuadrillek ez ezik, Arabako Errioxak ere parte hartuko du aurten. Azaroaren 19an ospatuko da: bi familia, bata bertakoa eta bestea iheslari edo migratzaileena, bataren edo bestearen etxean bilduko dira igandeko bazkaria partekatzeko. Gauza bera ari da gertatzen Euskadiko, Europako eta munduko herri eta hirietako etxe anitzetan.

Ekimen hau CEAR-Euskadik eta Arabako Foru Aldundiak prestatu dute Arabako lurraldean, eta zurrumurruen kontrako Arabako estrategiaren barruan gauzatzen da, “Ez zaitzatela zurrumurruek nahas” leloa hautatuz aurtengo ekitaldirako. Arabako hainbat musikarik egiten dute bat ekimenarekin, migratzaile eta iheslariekiko elkarbizitzaren aldeko mezua sustatuz. Zurrumurru arrazistek eragiten duten nahasmendu xenofoboaren kontra, Green Valley, Carlos Mena, En Tol Sarmiento (ETS), EH Sukarra eta beste artista askok musika jartzen diote Bizilagunak Araba 2017 ekimenean parte hartzeko gonbitari.

“Iaz, guztira, 23 nazionalitatetako 230 familia izan ziren ozen eta argi eta garbi adierazi zutenak Araba harrerako lurraldea dela. Aurten, kopuru hori gainditu nahi dugu, eta adiskidetasun sare bat ehundu nahi dugu apurka-apurka, jatorri ezberdina izan arren hemen eta orain bizi diren nazionalitate desberdinetako jendearen artean. Aurreko esperientziak berme, Bizilagunak topaketa funtsezkoa dela kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko. Ez dugu ahalik Europaren mugak zabaltzeko, baina bai gure etxeetako ateak zabaltzeko, edo gure auzo eta herri eta hirietakoak”, azaldu du Rosabel Argote, CEAR-Euskadiren Arabako ordezkariak.

Izena nola eman behar den jakiteko, jo esteka honetara: https://www.ceareuskadi.org/bizilagunak-2017-una-convivencia-culturas-sin-rumores-xenobofos/

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *