Betagarrik oholtzei agur esango die Hatortxu Rocken

Talde arabarrak 24 urteko ibilbidea izan du eta uztailaren 28ko kontzertua emango duten azkena izango da

Euskal musikaren munduan 24 urtez aritu ostean, Betagarrik agur esateko erabakia hartu du. Talde arabarraren azken kontzertua uztailaren 28an izango da, Lakuntzan ospatuko den Hatortxu Rocken.

Sare sozialetan eman zuten ezagutzera erretiroa hartzeko erabakia:

“Kaixo lagunok.
Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte”.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *