“Bertsoa Bizi Gazte” lehiaketak gazteen euskarazko talde sormena bultzatuko du

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Foru Aldundiak dira bideoklip lehiaketa honen sustatzaileak

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketa martxan dago jada. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak lurraldeko gazteen euskarazko sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi dituzte. Horretarako, 14 eta 18 urte arteko gazteek (3 eta 8 kideren arteko taldeetan bildurik) bertsoak, letra aldatutako abestiak edo rap batez osatutako bideoklipak bidali beharko dituzte maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera.

DBH 3 eta 4. Mailako Arabako ikasleei zuzendu zaie bereziki “Bertsoa Bizi Gazte” proiektua. 2016-2017 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako Arabako eskualde guztietako bigarren hezkuntzako 18 ikastetxek hartu dute parte proiektu honetan, orotara 61 ikastalde (1000 gazte).

Esperientzia fase desberdinetan banatu izan da. Lehenbizi, “Bertsotan ekin” jarduerarekin eskola ordutan burutu diren tailerren bidez lehen murgiltze saioa egin da bertsoaren dimentsiora. Honetarako, beste diziplina zenbaiten laguntza izan delarik (Rap, musika instrumentazioak, antzerkia…)

Amaieran ikastetxean bertan edo herrian ekitaldi batean egindako sorkuntza ekoizpenak jendaurrean plazaratu dira eta honekin batera gazteentzat egokitutako bertso saio bat egon da ikastetxe horietan.

Behin eskola ordutako bertso ikastaroa amaitzean, interesa piztu zaien ikasleen artean eskolaz kanpoko jarduera mugatu bat planteatu zaie (10 ordutakoa), bertan sakontzeko eta bideoklip lehiaketarako ekoizpena bideratzeko aukera izan dezaten interesa duten gazteek.

Bertsoa Bizi Gazte webgunean aurki daitezke leihaketaren nondik norakoak, araudia eta sariak. Maiatzaren 5etik aurrera bideoak bertan argitaratuko dira eta bozkatzeko aukera izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *