Berriztuk alegazio kanpaina jarriko du martxan Armentia 2ko gas putzuaren aurka

Desconvocan la huelga de limpieza
20 junio, 2018
Cuatro personas usuarias de los centros de mayores lanzarán el chupinazo
20 junio, 2018

Berriztuk alegazio kanpaina jarriko du martxan Armentia 2ko gas putzuaren aurka

Sinadura bilketa uztailaren 27ra arte luzatuko da eta 31an mendi martxa egingo dute Gorbeiara

Berriztu! plataformak Armentia 2ko gas putzuaren aurkako alegazio eta sinadura bilketa kanpaina jarriko du martxan uztailaren 27ra arte. Jaurlaritzaren zulaketa planak salatzeko, uztailaren 31an mendi martxa bat egingo dute proiektuak mehatxatzen duen lurraldea ikusi eta salaketa argazkia egiteko.

Berriztuk azaldu duenez, ekainaren 15ean Estatuko Aldizkari Ofizialean, SHESAk eskatuta, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa eta “Armentia-2” putzuaren azterketa argitaratu zen. Nahiz eta fracking-aren teknika baztertu, Eusko Jaurlaritzak zulaketaren bitartez ustiatu nahi du gune horretan sakabanatuta dagoen gasa.

“SHESA-k aurkeztutako ingurugiro agiriaren arabera, putzu bakarra zulatzeko (Armentia-2koa), 4 miloi litro lohi, beronita, gatz, barita, kaltzio karbonato, polimero, kolmante, garbigarri eta biozida moduko produktuekin erabiliko lirateke. Gehiengoa zorupean geratuko litzateke akuiferora ailegatzeko arriskuarekin. Esaten digutenaren arabera, lohi horietatik, 500.000 litro besterik ez lirateke berreskuratuko”, nabarmendu du plataforma ekologistak.

“Gasaren erauzketetan, ikerketa guztien arabera, gas metanoen isurketa ematen da. Ihes egiten duen metano horren eragina, C02-a baino 25 bider handiagoa da, hau da, gasak, aldaketa klimatikoan, ikatzak bano efektu handiagoa daukala esan dezakegu” gehitu dute. Horregatik, “aldaketa klimatiko eta bitarteko fosilen bukaeraren testuinguru hontan, gorbenuek, trantsizio energetiko bati bideratutako inbertsioak balioztera jo beharko lukete, energia berriztagarriak lehenetsiz, erregai fosilak alde batera utzita” uste dute.

Gasteizko Udalari Armentia 2 putzuko kalifikazioa ez aldatzeko eskaera luzatu diote. “Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, Armentia-2 putzuko kalifikazioan, urbanizatu ezin daitekeen baso balioa duen zoru bezala agerten zaigula eta, espresuki, zulaketa jarduerak debakatuta daude. Gasteizko udalari, jarrera berdinarekin mantendu daitela eskatzen diogu, eta kalifikazioa manten dezala”.

“Gainera, Armentia-2 putzuko baimena, “Enara” delakoaren baitan, iraungita egon beharko litzateke. Iaz, instantzia judizialetan, errekurtsoa aurkeztu genuen eta hau ere onartu egin ziguten. Irizpenaren zai gaude. Helegitea Audientzia Nazionalaren esku dago momentu honetan, eta aurreikusitako eperen arabera, urte bukaerarako egon daiteke”, plazaratu dute.