Belar Sounds, aire zabaleko kontzertuen zikloa

Manifiesto por el 28 de junio, Día Internacional del Orgullo
28 junio, 2018
La Diputación da a conocer la lista de deudores a Hacienda
29 junio, 2018

Belar Sounds, aire zabaleko kontzertuen zikloa

Uztailaren 1etik urriaren 27ra bitartean 14 taldek joko dute Falerina lorategian

Kultura Sailak Montehermoso kulturuneko Falerina lorategiaren kudeaketa publikoa berreskuratu zuen iaz, eta aurten  “Belar Sounds” izeneko zikloa antolatu du bertan, uztailaren 1etik urriaren 27ra bitartean; gainera, taberna ere uztailaren erdialdera irekitzea aurreikusi da.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du zikloa. Haren hitzetan, “tokiko eta estatuko panoraman urrats sendoak egiten ari diren taldeen lana erakustea da” asmoa. “Beren lanak guztiz eraberritutako ingurune batean aurkeztu ahalko dituzte, Falerina lorategian, gure hiriko hirigune historikoaren erdian“.

Lorategiko bestelako jarduerak

“Belar Sounds” zikloa Falerinako musika programazioa besterik ez da. Horretaz gain, ekainaren 27tik irailaren 30era arte era guztietako 14 jarduera izango dira, beste programazio batzuekin lotuta: Oihaneder, Luis Aranburu musika eskola, Txotxongilo txoroak, Gauekoak eta Andre Maria Zuriaren jaiak: “gainera, antolatzaileek, kultur mundukoek, Elkarguneak berak, tabernaren kudeatzaileek eta abarrek ere beste jarduera batzuk antolatu ditzakete egun libreetan, hitz eman genuen bezala”, amaitu du Cantok.