Emakumearen hitzaren balioa erreibindikatuko du mugimendu feministak azaroaren 25ean

“Zure egia gurea eginez” lemapean manifestazioa izango da Gasteizen Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean

Gasteizko Koordinadora feministak azaroaren 25eko, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguneko, mobilizazioak emakumeen hitzaren balioa erreibindikatzeko aprobetxatuko du. “Zure egia gurea eginez” lemapean, manifestazioa izango da larunbatean Gasteizen, 18:30etan, Andra Mari Zuriaren Plazatik.

“Guk elkar aitortzen dugu. Guk elkarri sinesten diogu. Gure hitzak balioa dauka”, nabarmendu zuten mobilizazioak aurkeztu zituzten egunean, Arabako toki desberdinetan ere ekimenak antolatu dituzte eta. “Menderatuak, kontrolatuak, isilduak, esanekoak, errudunak, lotsatuak eta erailak nahi gaituzte. Gu, ordea, elkarrekin gaude. Gutako bat ukitzen badute, guztiok erantzuten dugu”, gogoratu dute.

Udal ekimenak

Gasteizko Udalak ekimen desberdinak garatuko ditu azaroaren 25a dela eta. Beldur Barik tokiko lehiaketan parte hartu duten gazteen topaketa antolatu dute azaroaren 24an, Aldabe gizarte etxean. Lehiaketa irabazi duten lanei sariak banatuko zaizkie, eta amaitzeko kontzertua emango dute La Basu eta Aneguria rap kantariek.

Bestalde, udal taldeek erakunde adierazpena onetsiko dute ostiralean, Udaletxearen fatxada lilaz argiztatuko da eta 5 totem banatuko dira hirian “Indarkeria matxistari ez!” mezuarekin.

Beste urte batzuetan bezala, TUVISAk bat egingo du ekitaldiekin, autobus guztietan puntu lila jarriz eta bideoak proiektatuz.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *