Auzolana pilotalekuaren alde

300 pertsona baino gehiago bildu dira Gasteizko Alde Zaharreko Auzolana pilotalekuan

Ekimenaren helburua Auzolana pilotalekuak duen erabilera ugaria eta anitza irudi batean biltzea zen. Auzokideak, frontoia birgaitzeko auzolanetan parte hartu duten lagunak, herri bazkariez gozatu dutenak, feministak, auzogintzan diharduten kolektiboak, ekologistak, euskaltzaleak, migranteen elkarteak, presoen aldekoak, sindikalistak, dantzariak, esgrima zaleak…

Txapa ahotsa asanbladaren hitzak: “Udal-gobernuaren azken amarruaz ohartarazi nahi izan ditugu. Gasteiz antzokia eraikitzeko frontoia botatzeko nahian bakarrik dagoela ikusirik, udal-gobernuak mugimendu mediatiko faltsu bat irudikatu nahi izan du. Omen kontsentsuaren alde halegin bat eginez, Gasteiz Antzokiaren proiektuak aurkezteko lehiaketaren pleguetan bi aukera ematen ditu. Frontoia eraitsiz zein eraitsi gabe egitea alegia. Baina pleguen irakurketak argi uzten du hitzez esaten dena egiatan ezinezkoa dela. Eskatzen diren baldintzak eta proiektuak puntuatzeko ematen diren irizpideak, ezinezko egiten dute frontoia eraisten ez duen proiektu batek lehiaketa irabaztea. Udal-gobernuak Auzolana pilotalekua eraitsi nahi du, eta babesik ez duela ikusirik inposaketa erabaki teknikoz mozorrotzeko ahaleginean dabil.”

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *