Atarik kurtso amaierako jaia ospatuko du ekainaren 16an

Lurburu proiektuaren artelanen erakusketa zein performancea, Mani Mani bakarlaria eta DJ Puck izango dira

Baratza aretoak Atariko urteko programazioari amaiera emango dio ekainaren 16an. Horretarako, arte adierazpen desberdinak bilduko dituen jaia antolatu dute.

Lurburu proiektu artistikoak Urkiolan lau urtarotan zehar garatutako artelanen erakusketa egongo da ikusgai 19:30etatik aurrera. Ondoren, Urkiolako aterpean egindako jolas eszeniko baten performance-a egingo dute.

Jaiarekin jarraitzeko, Mani Mani bakarlariaren kontzertua izango da Baratza aretoan eta DJ Puck arduratuko da gaua girotzeaz.

 

Jatekoa eta edatekoa izango da eta sarrera doakoa izango da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *