Featured Video Play Icon

Aske Rock jaialdiak badu kanta

Eskean Kristö taldeak egin du urriaren 21ean Mendizabalan ospatuko den jaialdirako abestia

Aske Rock elkartasun jaialdi arabarrak bere kanta aurkeztu du gaur. Eskean Kristö taldeak sortu du abestia urriaren 21ean Mendizabalan ospatuko den jaialdirako.

Lehen edizio honen leloa “Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte” da eta zortzi taldek estreinatuko dute AskeRocken oholtza: Riot Propaganda, Willis Drumond, Esne Beltza, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo, Txarango eta Bad Sound System. Eskean Kristok, gainera, bideokliparen abestia egingo dute.

Sarrerak 16 eurogatik eskuratu ahalko dira lehenago erosiz eta egunean bertakoak 22 eurogatik, edalontzia barne. Jada daude salgai Euskal Herriko txoko desberdinetan. Gasteizen, Hala Bedi tabernan eskuratu daitezke.

“Pertsona errepresaliatu ezberdinek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin arduratuta dauden norbanako ezberdinek” antolatu dute jaialdia eta, helburuen artean, preso eta iheslarien egoera sozializatzea eta dispertsioak eragindako gastuei aurre egiteko diru bilketa egitea nabarmendu dituzte.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *