Armentia 2ko putzuaren aurkako kontzentrazioa

Berriztuk zabaldu du deialdia, larunbat honetan eguerdiko 12etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan

Berritzu! plataformak Armentia 2ko gas ustiaketa planen aurkako kontzentrazioa antolatu du larunbat honetan. “Proiektu honen gauzatzearekin eta egungo eredu energetikoaren ondorioz bizi ditugun arazoekin kezkatuta dauden pertsona guztiei” zabaldu diete 21ean eguerdiko 12etan Andra Mari Zuriaren plazan elkartzeko deialdia, “ingurumen tramitazioa ebazteko Ingurumen Ministerioak duen hiru hilabetetako epea betetzeko 10 egun baino gutxiago gelditzen direnean”, alegia.

Ustiaketa prozesuak Subillako akuiferoentzat, Euskadiko lurrazpiko ur erreserbarik handienarentzat, arrisku bat dela, Araban ehundaka edo milaka gas putzu zulatzeko arriskua mahai gainean jartzen duela eta “inbertsio publikoaren okerreko apustua dela” gogorazi du plataformak.

Eusko Jaurlaritzak “iraungituta dagoen eredu energetiko fosil batean diru publikoaren 12 milioi euro xahutu” nahi dituela salatu du Berriztuk, “eredu jasangarriak behar dituen inbertsioei heldu beharrean (kontsumoak murriztu, efizientzia handitu eta berriztagarrien aldeko apustua)”.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *