Argindarra moztu dute Txikita eta Pinto kaleetako bloke okupatuei

Pintoko etxebizitza okupatu zuten gazteen aurkako epaiketa urriaren 16ra atzeratu zuten udaltzainak ez zirelako agertu

Txikita eta Pinto kaleetako blokeen argindarra moztu du Iberdrolak gaur goizean. Lagun ugari hurbildu dira auzokideei babesa ematera.

Aldi berean, uztailaren 3an Pintoko blokea okupatu zuten gazteen aurkako epaiketa hasi zen baina udaltzainak deklaratzera ez zirenez agertu urriaren 16ra atzeratu zuten.

Bi bloke hauek, Ensanche 21renak, maiatzean okupatu zituzten sei urtez hutsik egon zirela salatzeko. Auzokide berriek azaldu zutenez, erakunde publikoaren plan urbanistikoak gazteei bideratutako 12 etxe zeuden aurreikusita eraikin hauetan, “gaur arte erabilpenik gabe egon direnak”. Udalaren zein Ensanche 21ren “gentrifikazio politikak” kritikatu zituzten baita.

Okupazioa eta egun gutxira Ensanche 21k hainbat etxebizitza alokatu eta salduko zituela jakin izan zen, horien artean Alde Zaharreko eraikinak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.