Arabako emakumeen ogibideak biltzen dituen argazki erakusketa

“Arabako emakumeak lanean” martxoaren 2tik apirilaren 2ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxean

“Arabako emakumeak lanean” izeneko argazki erakusketak, Arabako eta Gasteizko emakumeen ogibideak islatzen ditu. Emakumea eta lana bikotea historikoki bereizezina izan da, gaur egun bada eta etorkizunean ere izango da. Horiek horrela, argazkigintzaren sorrerarekin emakumezkoen lanak eta ogibideak erretratatuak gelditu ziren.

Martxoaren 2tik apirilaren 2ra egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko lehen solairuko erakusketa gelan. Bisitariak 44 argazki topatuko ditu bertan, XIX. mendearen amaieran hasi eta XX. mendean zehar emandako bilakaera jasotzen duten irudiak. Argazkiak hamarkadaka daude antolatuta eta argazki-sorta bakoitzean (hamarkadako 4 irudi) Arabako emakumezkoek sektore ekonomiko ezberdinetan izandako presentzia dago islatuta. Zehazki, historiako lau epealdi nagusi daude islatuta: Borboien Berrezarkuntza, II. Errepublika, Frankismoa eta Trantsizioa eta Demokrazia

Oihaneder Euskararen Etxeak sustatutako erakusketa honek emakume arabarrek lurraldearen garapen ekonomikoan eta sozialean izandako garrantzia azpimarratu nahi du. Aritza Saenz del Castillo ikerlariaren jatorrizko ideian dago oinarrituta. Horrez gain, erakusketak Vitoria-Gasteizko Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuaren laguntza izan du eta, halaber, Gasteizko hiru artxiboekin -Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboa, Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia eta Sancho el Sabio Fundazioa- egindako elkarlanaren emaitza da.


Ordutegia:
Asteartetik ostiralera 19:00-21:00 / Larunbatetan 12:00-14:00 eta 19:00-21:00 / Igandeetan 12:00-14:00

Ekintza osagarriak:

Erakusketaren testuinguruan bi jarduera osagarri antolatu dira Aritza Saenz del Castilloren parte-hartzearekin:

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *