Arabako Bertsolari Txapelketaren finala apirilaren 1ean izango da

Otsailaren 5ean hasiko da Langraitzen, 18 bertsolariekin, eta apirilean amaituko da Printzipal Antzokian

Arabako Bertsozale Elkarteak 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu zuen asteburuan Laudioko Areta auzoko Tunel tabernan.

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa otsailaren 5ean jokatuko da, Langraizen. Eta apirilaren 1ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Sei finalaurrekoetan egituratuko da: Langraiz, Zigoitia, Dulantzi, Legutio, Laudio eta Aramaio. Seirak areto formatuan.

18 bertsolarik parte hartuko dute; 2015eko 5 finalistek eta 2016an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. 6 finalaurrekoak bi itzulitan banatuko dira. Bertsolariek bi finalaurrekoetan kantatuko dute eta bi saioen arteko puntu metaketak emango die giltza finalean sartzeko. Lehenengo sei sailkatuek kantatuko dute Printzipal Antzokian.

2017ko txapelketaren bitartez, Arabako bertso-eskolen sareak bertsolaritzan eta euskalgintzan duen balioa agerian utzi nahi du Arabako Bertsozale Elkarteak.

2017an 35 urte beteko dira Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini zirela. Gasteizen eta Aiaraldean izan ziren aitzindariak. Aiaraldeko bertso-eskolak Laudioko Areta Tunel tabernan eman zituen bere lehenengo urratsak, 1982an.  Bi arrazoi horiengatik, txapelketako aurkezpena Aretako Tunel tabernan egin du eta txapelketako irudia sare bat izango da.

Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan…

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *