Featured Video Play Icon

Araba Euskaraz ospatuko dute Bastidan

Iñaki Ortiz de Villalbak eta Zuriñe Hidalgok abesten dute aurtengo kanta

Araba Euskaraz Bastidan ospatuko da aurten ekainaren 18an “Wow!” lelopean. “Leloarekin adierazi nahi dugu, horrenbeste Araba euskaraz jarraian egin ostean, oraingoan ere gogo handiz edizio berri bat prestatzen jarraitzen dugula”, adierazten dute antolatzaileek.

Ekintzak hiru guneetan banatuko dira, dantza zein bertso saioekin, puzgarriekin eta umeei zuzendutako ekimen desberdin ugarirekin. Aldi berean, artisauen azoka, tailer desberdinak, globo aerostatiko bat eta ipuin kontalariak izango dira egunean zehar.

Aurtengo kanta Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalbak eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgok abesten dute. Bideoan Bastida ikastolako ikasleak dira protagonistak bi abeslariekin batera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *