“Amama” filmaren unibertsora hurbiltzeko erakusketa

Montehermoson egonga da ikusgai urtarrilaren 20tik otsailaren 19ra, zineforum batekin osagarri gisa

Euskadi tradizionalaren eta modernoaren arteko borroka eta kontraesanean dauden bi mundu horien balio-aldaketa dira “Amama. Sustraiak. Enborra. Adarrak” erakusketaren ardatzetako batzuk; ostiraletik hasita otsailaren 19ra arte ikusi ahalko da Montehermoso kulturunean “Amama” filmaren ikuspegi artistikoa ematen duen erakusketa.

Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolaren jardueren barruan antolatu da eta urtarrilaren 26an zine-foroa egingo da filmaren zuzendariarekin, Asier Altuna.

Erakusketa filmaren protagonista Amaiaren artelanak abiapuntutzat dituzten argazkiek, bideoek, olerkiek, musikak eta olio-margoek osatzen dute. Kontraesanean dauden bi munduren arteko produktua da Amaia. Artearen bidez aurkitu beharko du bere bidea: baserritik irten, aitari aurre egin, zauriak eragin eta lotura hautsi.

Erakusketaren bidez, egileek hausnartzera gonbidatzen gaituzte, beste modu batez begiratzera gure gizartean urte gutxitan bizi izan genuen eboluzioa, iraganaren eta orainaren arteko borroka, hiriaren eta baserriaren artekoa, guraso eta seme-alaben artekoa.

Filma egin zuen taldeak —Txintxua Films da ekoiztetxea— landu ditu erakusketako argazkiak eta bideoak. Donostiako Zinema Jaialdiko atal ofizialean estreinatu zen filma, eta euskal zinemaren alorreko Irizar saria lortu zuen. Estreinatu zenetik mundu osoko jaialdietan hartu du parte, besteak beste, Cinemamed (Montpelier), Festa del cinema (Erroma), Palm  Spring IFF (AEB) eta Tromso IFF (Norvegia) jaialdietan.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *