Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko manifestazioa izango da Gasteizen martxoaren 22an

Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak egin du deialdia, “gizartearen eskubide zibil eta politikoak” jokoan daudela nabarmenduz

Altsasukoak Aske Gasteiz plataformak manifestazio bat antolatu du martxoaren 22rako Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko. Andra Mari Zuriaren plazatik hasiko de arratsaldeko 19:00etan.

Altsasuko herrirarekiko elkartasunaz gain, “gizartearen eskubide zibil eta politikoak” jokoan daudela nabarmendu nahi dute mobilizazioarekin. “Boterearen neurrigabeko erabilera ematen denean eta eskubide eta askatasunei eragiten dienean, aurrerago beste pertsona batzuei berdina gertatzea ez du ezerk galaraziko”, ohartarazi dute.

2016ko urriaren 14an herri nafarrean jazotako istiluaren ondorioz 375 urteko eskaera fiskalari aurre egin behar diote Altsasuko hainbat gaztek, terrorismoaren akusaziopean. Epaiketa apirilaren 16tik 27ra izango da. Gazteetako hiruk urtebeteko eta bost hilabeteko espetxe zigorra beteta izango dute epaiketa hasten denerako.

Plataformak atxikimendu kanpaina jarri du abian aldi berean. Martxoaren 19ra arte egina daiteke bat deialdiarekin altsasukoakaskegasteiz@gmail.com-era mezu bat idatziz.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *