20 egunetan jasotako 7000 alegazio aurkeztu dituzte Gobernu Delegaritzaordean
‘AHTrik Ez Lautada‘ plataformak deitutako mobilizazioaren harira, ehundaka pertsona proiektu honen aurka agertu dira Gasteizko Gobernu Delegaritzaordean. 20 egunetan jasotako 7000 alegazio aurkeztu dituzte abiadura handiko trenari oposizio eginez.
“Lautadako herritarron gehiengo zabal baten iritziaren aurka inposatu nahi diguten proiektu honek, gure ingurune naturalari eta gizarteari eragingo liokeen kalteaz gain, Arabako ekonomia hipotekatu lezake hainbat belaunalditan”, salatu dute eta “herriei zerbitzua emango lieken tren sozial” baten alde agertu dira.