Agur78 ekimenak kanpaldia bertan behera utzi du, baina jarduerekin aurrera jarraitu dute

Sei gazte eraman zituen Udaltzaingoak gauean komisaldegira identifikatzeari uko egiteagatik

Espainiar estatuko jai egun nazionalean, urriaren 12a, “Agur78” ekimena martxan jarri zuten Gasteizko hainbat gaztek Kataluniarekiko elkartasunean. “78ko erregimenaren hausturan eragiteko hainbat herritar bildu gara Katedral berriko plaza honetan, 24 orduko kanpaldi bat egiteko asmoz”, azaldu zuten antolatzaileek. Hala ere, kanpaldia bertan behera uzteko erabakia hartu zuten gauen udaltzainak plazara itzuli eta jendea identifikatzen hasi zenean. Sei pertsona eraman zituzten komisaldegira. Nahiz eta kanpaldia eten, egitaraua aurrera eramaten jarraitu zuten. 

Urriaren 12ko eguerdian ezarri ziren Katedral berriko plazan, “sinbolismo” handiko gunea. Izan ere, bertan agurtu zituen hiriak Martxoak 3ko hildakoak.

“Sartu bezain laster Ertzaintza agertu da, eta tentsio une batzuk bizi izan dira plazan bertan. Desalojo arriskua dagoen arren, egitarauak aurrera jarraitzen du”, agertu zuten antolatzaileek arratsaldean. 

Gauean, aldiz, polizia berriz gerturatu zen Agur78 gunera jendea identifikatzeko asmotan. Sei pertsona eraman zituzten komisaldegira eta asanbladak kanpaldia bertan behera uzteko erabakia hartu zuen, ez ordea ekimen desberdinak.

Ostiralerako, asanblada antolatu dute 11:30etan Gasteizko Gaztetxean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *