Abelbideak, artearen eta memoriaren inguruko proiektua

Europako bi Hiriburu Kulturalak batuko dituen bidaia egingo dute Irantzu Lekue eta Iñaki Landak

Irantzu Lekue artistak eta Iñaki Landa kazetariak Europako Hiriburu Kulturalak diren Donostia eta Worclaw hiriak batuko dituen proiektu kultural, artistiko eta komunikatiboan murgilduko dira uztailaren 18tik aurerra.

Bi gasteiztarrek bizikletaz sei herrialde desberdin gurutzatuko dituzte 35 egunetan, bidean aurkitzen dituzten arte espresio desberdinak formatu desberdinetan bilduz. “Bi hiri hauen (Donostia eta Worclaw) arteko zubi metaforiko bat sortu nahi dugu” azaladu du Landak, arreta “normalean erreparatzen ez dugun arte adierazpenetan” jarriz, gizarte arte edo arte sozialean, eta memoria lantzen duen artean, hain zuzen.  “Beste herrialdeetan zer eta nola egin den aztertuko dugu egin dena ikusi eta hausnartzeko”, adierazi du Lekuek. Itzuleran, bidaian zehar jasotakoaren inguruko erakusketa bat garatuko dute.

Bidaian zehar bildutako materiala abelbideak.eu webgunean izango da ikusgai, story map baten bidez transmedia esperientzia bat eskainiz. “Gure apustua istorioak kontatzeko egun eskura ditugun tresna guztiak erabiltzean datza”, azaldu dute. Istorioak kanal desberdinetan zabalduko dituzte eta webgunea izango da denak modu bateratuan jarraitzeko modu bakarra.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.