4.500 pertsona erabakitze eskubidearen alde Gasteizen

Gure Esku Dagok galdeketen aldeko mezua hiriburu osora zabaltzea du hurrengo helburutzat

Duela hilabete batzuk hasitako sinadura bilketa kanpainari amaiera eman zion Gure Esku Dagok igandean. Erabakitze eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu dituztela eman zuten ezagutzera eta hurrengo helburua galdeketen aldeko mezua hiriburu osora zabaltzea dela adierazi zuten.

Milaka lagunen babesa jaso duen adierazpenak gizartearen aniztasuna aldarrikatzen du, herri mugimenduen indarra dela eta “hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua” dela nabarmentzen du, galdeketen bidez gizartearen “ahalduntzea” aldarrikatuz eskubide hori “ukatua” den garaietan.

Sinadurak hiriko hainbat gune desberdinetan bildu ditu mugimenduak, ikastetxeetan, sindikatu eta alderdi politikoen egoitzetan, euskaltegietan zein denda eta taberna desberdinetan, besteak beste.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.