248 leku Hizkuntza Kluberako

Gazteek alemana, gaztelania, euskara, frantsesa nahiz ingelesa landu dezakete

Udaleko Gazteria Zerbitzuak urtero martxan jartzen duen Hizkuntza Klubak 284 leku eskainiko ditu ikasturte honetarako (aurreko urtean baino 34 gehiago), gasteiztar gazteek beren hizkuntza-gaitasunak hobe ditzaten, alemana, gaztelania, euskara, frantsesa nahiz ingelesa landuz.

Bost hizkuntza eskaintzen dira Hizkuntza Klubean: alemana, gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. Hala ere, eskaintzaz kanpoko talde berririk ere sortu ahal izango da, interesaturik dauden gazteek hala eskatuz gero, 2015/2016 ikasturtean italierarekin gertatu bezala.

Hiru udal espaziotan bilduko dira taldeak: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Landazuriko kiroldegian eta Hegoalde gizarte etxean.

Aurten ere, Hizkuntza Klubak jarduera osagarriak antolatuko ditu “Mihia dantzatu/Suelta la lengua” izenburuarekin; eskoletatik kanpo egiteko hainbat jardun, jardueretan erabiliko den hizkuntza praktikatu nahi duten 16 eta 35 urte bitartekoei zuzenduta.

Izena emateko epea irailaren 12tik 25era izango da aurrez aurre, Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, edo formularioa online betez. Matrikulak doan dira eta ikasturtean zehar ere eman ahalko da izena, leku hutsik bada edo itxarote-zerrenda osatzeko.

2015-2016 ikasturtean 30 ikaslek monitore praktikak egin dituzte Gazteen Argibideetarako Udal bulegoan. Batzuek alemaniar eta frantziar filologiako, euskal eta ingeles ikasketetako eta itzulpen eta interpretaritza arloetako ikasleak ziren, eta beste batzuk Errusia, Alemania eta Italiatik Erasmus programarekin etorritako ikasleak. Horiek guztiek hizkuntza klubeko saioak dinamizatzen dituzte praktika horietan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *