2016 inauteriak iragartzeko kartelak ikusgai

 

Gaurtik aurrera, Urtarrilak 20, 2016ko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak ikusgai Hegoalde eta Pilarreko gizarte etxeetan. Bi gizarte etxe horietako erakusketa aretoetan ikusi ahalko dira lanak otsailaren 10era arte, goiz eta arratsaldez, bi zatitan banatuta.

Aurtengo lehiaketan 40 egilek hartu dute parte, eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 68 arabarrak ziren, % 22, Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta % 10, beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 48 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 52, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 33.

“Homo carnavales” lanak zuzen emandako 469 botoen % 24 lortu du, eta beraz, 1.500 euroko saria.  Jone Zugazaga egileak 37 urte ditu; diseinatzaile grafikoa da eta Gasteizen bizi da.

  •  Lekua: Hegoalde eta Pilarreko gizarte etxeetako erakusketa aretoak
  • Sarrera: doan
  • Epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 10era.
  • Ordutegia: Hegoalde 8:00-21:30 / El Pilar 10:00-13:30 eta 16:30-19:30