Featured Video Play Icon

20. Korrika gaur helduko da Gasteizera

Arratsaldeko 19:00ak aldera sartuko da hirian eta Langraiz Okarako bidea hartuko du ondoren

Ostegun honetan, martxoak 30, hasiko da 20. Korrika, Otxandiotik. Egun horretan bertan Gasteiztik igaroko da euskararen aldeko ekimena. 19:00ak aldera sartuko da hirian eta 23:ooetan, gutxi gorabehera, Langraiz Okarako bidea hartuko du.

Betiko moduan, instituzioek, ikastetxeek, eragile sozialek, kirol taldeek, elkarteek, sindikatuek zein blusa eta nesken kuadrilek euskarari babesa eman nahi izan diote hiria zeharkatzen duten kilometro desberdinak erosiz.

Adibidez, Gure Esku Dagok 41. kilometroan hartuko du lekukoa, Juan Carlos I. kalean. Handik gutxira Orbain Kultur Elkartearen txanda helduko da, Salburuko Bulebarrean eta Sarek Trianaseko zubitik eramango du, 49. kilometroan. Araski eta Gaztedi kirol taldeek, ordea, 53. kilometroan eramango dute Judimendi hiribidean (Santiago hiribidea bidegurutzean) eta Araba eta Gasteizko instituzioek (Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eta Udalak) Bakea kaletik Datoraino.

Ondoren GEU Elkartea, ALEA eta Oihanederren txanda izango da, lekukoa Andra Mari Zuriaren enparantzan hartuz eta Alde Zaharrera bideratuz. 61. eta 63. kilometroak herri mugimendu desberdinen esku egongo dira. Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxeak izango dira lekukoa hartuko duten lehenak, Kutxi kaleko sarreran. Ernaik eta Kutxiko Katuek jarraituko dute eta Mugimendu Feministak eta Berriztuk Eulogio Serdan kaletik eramango dute.

Iraultza eta Indar Baskonia hintxa taldeek elkarrekin egingo dute 73. kilometroa, Etxezarra/Fontetxa Gaztelutik. Amaitzeko, Neska eta Blusen Elkarteak aterako du lekukoa Gasteiztik, hiritik igaroko den azken kilometroan.

Baina Korrikaz gain, Gaztetxeak eta Hala Bedik Korrika Jaia antolatu dute ekintza desberdinekin arratsalde eta gauan zehar. Jaia arratsaldeko 19:00tan hasiko da, Faroloian bertan, zenbait luzaketa ariketa ezberdinekin, tartean, Araiako hankapaloak, musika eta material salmentarekin. Ondoren, 20:30tan, Zunba beroketa antolatu dute, lekukoa Kutxira heltzerako prest egoteko.

Korrika Alde Zaharratik igaro ondoren, Ttek Elektrotxarangarekin kalejira egingo dute Garraxi tabernatik Gaztetxera. Ondoren, doako kontzertua izango da Gaztetxean: Itziarren Semeak. Behin kontzertua amaituta, disko-jartzaileak arduratuko dira gaua girotzen jarraitzeaz.

 

 

 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *