Featured Video Play Icon

​Gure​ ​Esku​ ​Dago boluntarioen bila dago

2018an Gasteizen erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa aurrera ateratzeko “300 espartar” behar ditu

Gure Esku Dagok 2018an erabakitze eskubidearen aldeko galdeketa antolatu nahi du Gasteizen. Galdeketa aurrera eraman ahal izateko “300 espartar” behar ditu.

“Demokrazian​ ​sakondu​ ​nahi​ ​duten​ ​pertsonen​ ​inplikazioa” nahi du antolatzaileak. “Gure asmoa alde batetik, auzoetan lan taldeak sortzea edo indartzea da eta bestetik, komisio ezberdinak antolatzea (komunikazioa, ekimenak, galdeketa egunekoa, ekonomia, informatikoak, auzoko dinamizazioa…)”, azaldu dute.

Herri galdeketa gauzatzean parte hartu nahi duten pertsonak emailez (gasteiz@gureeskudago.eus) edota WhatsApp bidez (672 283 038 zenbakian) jar daitezke kontaktuan Gure Esku Dagorekin.

“Gasteizko Gure Esku Dagotik erabakitze eskubidearen aldeko aurrerapauso bat eman behar dela pentsatzen dugu”, agertu dute. “Adierazpen herritarra aurkeztu ostean eta 4.500 gasteiztarren babesa jaso ondoren hurrengo urratsa emateko prest gaude. Gasteizek demokrazian eta bizikidetzan oinarritutako gizartea dela erakutsi du askotan eta guztion artean gauza handiak egiteko gai garela. Horregatik hain zuzen ere uste dugu Gasteizek herri galdeketaren bidez demokrazian sakontzeko aurrerapausoak emateko gaitasuna eta nahia duela”, azaldu dute.

Euskaldunak herri bat osatzen dutela, erabakitze eskubidea dutela eta herritarren garaia delaren filosofian oinarrituz 2018. urtean Gasteizen herri galdeketa antolatzeko erabakia hartu dute. “Horretarako Gasteizko herritarrei dei egiten diegu parte har dezaten”, gehitu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *